58. Behobia-Donostiako izen emateak agortu dira eta itxaron zerrenda zabaldu dute
57. Behobia-Donostiako hainbat korrikalari, Bulebarrera iristen. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Fortuna kirol elkarte antolatzaileak jakinarazi duenez, 58. Behobia-Donostia lasterketako izen emate orokorreko dortsalak agortu egin dira. Hemendik aurrera, itxaron zerrenda egongo da zabalik, baina itxaron gabe dortsala lortu nahi dutenentzat, oraindik 1.000 dortsal solidario inguru geratzen dira.
Maiatzaren 3an ireki zen izen emate orokorra eta hilabete besterik ez da igaro itxaron zerrenda ireki den arte. Antolatzaileen arabera, dortsalen erreserba kendu zenetik “daturik onena” izan da.
Urriaren 12an egingo da 58. Behobia-Donostia lasterketa, eta 30.000 korrikalarik hartuko dute parte.


