Altzako Harria parkeko haurren jolastokia estaliko dute
Altzako Harria parkea. Donostiako Udalak Altzako Harria parkean haurrentzako jokoen gaineko ehunezko estalkia egiteko proiektua onartu du, 277.460 euroko aurrekontuarekin.
Proposamenak inguruan dagoen haurrentzako jolastokia estaltzeko beharra du abiapuntu. Eremua euritik behar bezala babesteko, haurren parkea baino neurri handiagoko ehun estalkia egitea da helburua. Estalitako espazioak 180 metro koadroko azalera izango du oinplanoan, eta perimetroan dagoen zuhaiztiak baldintzatuko ditu mugak.
Jesus Maria Alkain plaza
Loiolako Erriberako Jesus Maria Alkain plaza urbanizatzeko proiektua ere onartu du udalak. Lanak egiteko aurrekontua 752.885 eurokoa da eta burutzeko epea lau hilabetekoa.
Ikuspegi formaletik, proiektuak bi berdeguneren arabera antolatzen du espazioa, eta espazio horien geometria likidoaren bidez, plazan sortzen diren egoera ugariei erantzun diezaiekete. Horrela, lotura argia sortzen da, baina ez zuzena, dagoen plazarekin; izan ere, proiektuaren hizkuntza formalari nabarmen eragiten diote plazan dauden lerro kurboek. Geometria berde horiek koherentzia formal sendo eta argia ematen diote plazari, baita estetika natural eta alaia ere.

