Artikutza ezagutzeko hiru bisita gidatu egingo dituzte ekainean
Iluntzean egindako Artikutzako irteeretako bat. (Argazkia: Donostiako Udala) Hilabetero egin ohi duen moduan, Donostiako Udaleko Ingurumen sailak bisita gidatuak antolatu ditu ekainean ere Artikutzan. Zehazki, hiru irteera egingo dituzte: lehenengoa hilaren 18an, bigarrena 23an eta hirugarrena 25ean.
Hilaren 18koan, Elutsa eta Erroiarri bisitatuko dituzte, Eskasetik abiatuta. Historiaurreko aztarnak ikusteaz gain, Elutsako lepoa eta Erroiarriko ur jauzia ezagutuko dituzte; zailtasun ertaineko ibilbidea da, bederatzi kilometro ingurukoa.
23an, San Joan bezperan, irteera berezia egingo dute, gauez izango baita. Bianditzeko tontorrera joango dira, handik ilunabarra eta izarrak ikusteko. Sei kilometroko ibilbidea izango da, eta zati bat gauez egingo dutenez, norberak bere linterna eraman beharko du.
Azkenik, 25ean, Ugaldeko presa bisitatuko dute. Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainetik ibiliko dira, eta funtzio horrekin lotutako zenbait instalazio ikusteko aukera izango dute; ibilbide laua izango da.
Irteera bakoitzaren informazio zehatza udalaren webgunean kontsultatu daiteke, baita irteeretan izena eman ere.

