Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Donostialdea Bizikletanek maila onean jarraitzen du kadete eta gazte mailan

DonostialdeaBizikletan Zumaiako Sarian taldekako sailkapena irabazi zuen Donostialdea Bizikletanek.

Udaren atarian, Donostialdea Bizikletan taldeko ziklistek errepidean dabiltza lehian. Pasa den asteburua nahiko ona izan da kadete eta gazte mailako txirrindularientzat. Unai Iturrate bigarrena izan zen kadete mailako Zumaiako Sarian. Aimar Alarcia, berriz, zortzigarren sailkatu zen gazte mailako Mendatako Sari Nagusian.

Batez ere, kadete mailan izan zuen gertu garaipena taldeak. Igandean Zumaian jokaturiko lasterketan, Iturratek ezin izan zuen Iker Villasante (Ipar Maquina) iheskidea gainditu esprintean. Bigarren postu horrez gain, Donostialdea Bizikletanek taldekako sailkapena irabazi zuen.

Kadeteen Gipuzkoako Txapelketan, berriz, dominetatik urrun geratu ziren. Astigarragako Aimar Capdequi izan zen onena. 18. postuan sailkatu zen, Unai Urkaregi (Danena) irabazlearengandik hamabi segundora.

Gazte mailan, berriz, Alarcia donostiarrak zortzigarren postua eskuratu zuen Mendatako Sari Nagusian, helmugara irabazlearengandik minutu eta 22 segundora iritsita.

Emakumeei dagokienez, Goenaga Yogurrak taldeko Naiara Espinosak 27. postuan bukatu zuen Lizarran jokaturiko kadete mailako proban.

HITZAkide HITZAkide