Hondamendi ekologikoaren inguruko hitzaldia eskainiko dute ekainaren 15ean Intxaurrondon
Intxaurrondo kaleko 54. zenbakian dago Artatxiki Biogunearen denda. (Argazkia: Irati Salsamendi) Intxaurrondoko Artatxiki Bioguneak hondamendi ekologikoak dakartzan erronkak eta aukerak hausnartzeko hitzaldi-elkarrizketa bat antolatu du. Ekainaren 15ean izango da, 19:00etan, Artatxikin bertan. Jauzi Ekosoziala eta Euskal Herria Bizirikeko kide Juan Gorostidi Berrondo izango da hizlaria.
Berotegi efektua eta klima aldaketa (lehorteak, suteak…), bioaniztasunaren galera, energia iturrien agortzea (iturri fosilak eta berriztagarriak), elikagaien krisia, itsasoen azidifikatzea eta antzeko gaiak oinarri hartuta, etorkizuneko erronkak eta aukerak izango dituzte aztergai.

