Luberri Abesbatza, 15 urtez kantari
Antiguako Luberri Abesbatza. Aurten 15 urte beteko dira Antiguako Luberri Abesbatza sortu eta kantuan hasi zirenetik. Urteurrena ospatzeko, emanaldi berezi bat egingo dute larunbatean, hilaren 10ean, Antiguako frontoian (20:00). Junkal Gerrerok zuzenduko du abesbatza, eta Marian Iriartek joko du pianoa.
Gonbidatu ugari izango dituzte ospakizunean: Jakintzako Orfeoiko Ikastola Abesbatza, Antiguako txistulari taldea, Janitz Enparantza, Indabe, Beñat Igerabide, Simon Ezkiaga eta Herenegun.

