Udako Campus Teknologikoa antolatu dute haurrentzat eta nerabeentzat
(Argazkia: Kode_Eskola) Kode_Eskola proiektuaren barruan Udako Campus Teknologikoaren zortzigarren edizioa antolatu dute Donostiako EHUren campusean, haurren eta nerabeen artean ezagutza eta burujabetza digitala sustatzeko. 5 eta 16 urte bitarteko pertsonentzat izango da, eta hiru txanda egongo dira: ekainak 26tik 30era, uztailak 3tik 7ra eta uztailak 10etik 14ra.
Antolatzaileen arabera, oporraldi hauek “aukera aparta” eskaintzen dute haurrek eta nerabeek ikasteko duten gaitasuna sustatzeko. Aurtengo Udako Campusean bideo-jokoak, minecraft, scratch, robotika, webguneak, 3D inprimagailuak, arduino, unity, python, arduino eta beste hainbat programatzen ikasten hasteko edo jarraitzeko aukera izango dute, goizetan, lau ordu eta erdiko saioetan.
Horrez gain, campusean bazkaltzen geratzen direnek arratsaldetan Ondarretako hondartzan uretako jarduerak egiteko aukera izango dute, adinaren arabera sailkatutako taldeetan.
Izen ematea ekainaren 10era arte egin daiteke esteka honetan.

