Igarotako bidearen kronologia bat

Zubietako erraustegiaren "irregulartasunak" ikertzeko kanpo auditoria bat proposatu du Ekopolek

Ekopolen arabera, Zubietako erraustegiak bi mila adiz gainditu zuen legeak ezarritako substantzia toxikoen kutsadura maila 2020. urtean.

Erraustegia Zubietako erraustegia. (Argazkia: Noaua)

Eusko Legebiltzarrera iritsi da, beste behin ere, Zubietako erraustegiaren afera. Han izan zen atzo Gorka Bueno Ekopol taldeko kidea eta EHUko irakaslea. Berria egunkariak jaso du Buenok han esandakoak. Esaterako, gardentasun falta salatu zuen, eta erraustegiaren inguruko txostena osatzeko eta informazioa eskuratzeko zailtasunak izan dituela azaldu zuen. Horiek horrela, kanpo auditoria bat egitea proposatu zuen, ikertzen jarraitu eta analisi bat egiteko.

Ekopolen arabera, Zubietako erraustegiak bi mila adiz gainditu zuen legeak ezarritako substantzia toxikoen kutsadura maila 2020. urtean; apirilean argitara emandako txostenean jaso zutenez, berriz, erraustegiari ez diote eman energia balorizazio planta bat izatearen ziurtagirik.

HITZAkide HITZAkide