Poesia eta pentsamendua uztartuko dituzte bi eguneko jardunaldietan
Imanol Larrinaga margolari durangarrak egin du aurtengo irudia. Hilaren 12an eta 13an egingo dituzte 16. Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak. Donostia Kulturaren babesarekin, 2008an eman zioten hasiera egitasmo honi Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategik. Aurtengo kartelaren irudia Imanol Larrinaga margolari durangarrak egin du.
Hitzaldiak eta musikaz lagunduriko poesia errezitaldiak antolatu dituzte. Ekainaren 12an, Juan Kruz Igerabidek hartuko du hitza Txillida Lekun, 18:00etan. Ondoren, Aintzane Galardik eta Jose Fernandez de la Sotak errezitaldia eskainiko dute Beñat Olano eta Jon Makuso musikarien laguntzarekin.
Ekainaren 13an, berriz, Viktoria Eugenia Antzokian poesia eta musika uztartuko dituzte, 19:00etatik aurrera. Julen Apella, Nerea Arrien, Lierni Azkargorta, Martin Etxeberria, Juan Ramon Madariaga eta Mario Obrero arduratuko dira poemak irakurtzeaz, eta Jon Makusok jarriko du musika.
Gonbidapenak dagoeneko Donostia Kulturako webgunean, eta Viktoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eskuratu daitezke.

