Donostiarra izan da garaile Euskadiko txapelketan
Donostiarrako neskak, Euskadiko txapelketako ikurrina astintzen. Euskadiko traineru txapelketa jokatu zen igandean Ondarroan (Bizkaia), eta Donostiarrak irabazi zuen emakumezkoetan. Gipuzkoako txapelketa irabazi ostean, Euskadikoan ere estropada ona egin zuten donostiarrek, Orio bigarren sailkatuari sei segundo pasatxo aterata; Nerea Perezek gogoz astindu zuen ikurrina. Donostia Arraun Lagunaki dagokionez, ezin izan zuten iazko garaipena errepikatu, eta hirugarrenak izan ziren, Donostiarratik 7,57 segundora. Jarraian, emakumezkoen sailkapena:
- Donostiarra 10:47,03.
- Orio 6,47ra.
- Donostia Arraun Lagunak 7,57ra.
- Tolosaldea 22,52ra.
- Hondarribia 33,84ra.
- Kaiku 47,98ra.
- Ondarroa 1:18,43ra.
- Deustu-Bilbo 1:27,87ra.
Gizonezkoei dagokienez, ezin izan zuten iazko emaitza hobetu –hirugarren izan ziren iaz–, eta laugarren postuan bukatu zuten txapelketa. Urdaibai izan zen garaile, eta Donostiako trainerua irabazleenaren 28,99 segundora gelditu zen. Hondarribia bigarrenari ere alde handia atera zion Urdaibaik: hamalau segundo. Jarraian, gizonezkoen sailkapena:
- Urdaibai 19:35,79.
- Hondarribia 14,64ra.
- Zierbena 26,99ra.
- Donostiarra 28,99ra.
- Lekeitio 36,08ra.
- Santurtzi 55,21era.
- Lapurdi 58,81era.
- San Juan 1:01,83ra.

