Giro ederrean ospatu dute Amara Berri ikastetxeko festa
(Argazkia: Amara Berri Ikastetxea) Iragan larunbatean, Amara Berri Ikastetxearen ikasturte bukaerako festa egin zuten Morlansko eraikinean. Giro ederrean, egun osoko egitarauaz gozatu ahal izan zuten: puzgarriak, txikientzako txokoa, dantza saioak, omenaldiak, haurrentzako eta helduentzako herri bazkariak, bingo musikala eta kalejira eta erraldoiak, besteak beste.


