Naroa Agirre omendu dute Zorroagako Belaunaldi arteko XV. Krosean
Zorroagako Belaunaldi arteko XV. kroseko parte hartzaileak. (Argazkia: Zorroaga egoitza) Belaunaldi arteko kros proba berreskuratu du Zorroaga egoitzak. Atzo egin zuten Belaunaldi arteko XV. Krosa, eta adin desberdinetako partaideek hartu zuten parte.
Zorroagako lorategiak goiz osoan zehar 250 metroko belar naturaleko zirkuitu bihurtu ziren. Haurrak izan ziren lasterkari gazteenak, eta 60 urte baino gehiagoko jendeak ere hartu zuen parte hainbat lasterketetan. Zorroagako pertsona egoiliarrak ere, paseo bat emanez, zirkuitua zapaltzera animatu ziren.
Ekitaldian omenaldi bat egin zioten Naroa Agirre (Donostia, 1979) atleta erretiratuari, pertika jauzian estatuko atletarik onentzat hartzen dena.
Zorroagako Nazioarteko Krosa 2004an egin zen lehenengo aldiz. Pandemiaren ondorioz ospatu gabe urte batzuk eman ostean, aurtengoan berriz ere itzuli da Zorroagako jardueren egutegira.

