Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Imanol Alvarezek beste bi denboraldiz entrenatuko du Bera Bera

imanol-alvarez Imanol Alvarez Bera Berako entrenatzailea eta Tati Garmendia kirol zuzendaria, Alvarezen kontratua berritu ostean. (Argazkia: Bera Bera)

Bera Bera 2023-2024ko denboraldira begirako beste pauso bat eman du, Imanol Alvarez entrenatzailearen kontratua beste bi denboralditarako berrituta. Alvarezek bost urte daramatza Bera Beran, baina aurreko etapan egin zituen urtean aintzat hartuta, guztira zortzi urtez aritu da Bidebietako taldea entrenatzen.

Tati Garmendia kirol zuzendariak nabarmendu du “konfiantza osoa” dutela Alvarezengan, eta bera dela “Bera Berak izan dezakeen entrenatzailerik onena”.

HITZAkide HITZAkide