Moto gidari bat zaurituta, Nafarroa hiribidean gertatutako istripu batean
Nafarroa hiribidea. (Argazkia: Inaxio Esnaola) Istripu bat izan da ostegun goizean Grosen, Nafarroa hiribidean, eta zirkulazioa moztu behar izan dute, baina dagoeneko irekita dago. Udaleko iturrien arabera, 07:15ean gertatu da ezbeharra Nafarroako hiribidearen eta Pasaia kalearen arteko bidegurutzean. “Ikertu behar diren arrazoiak direla eta, Nafarroako hiribidetik zihoan auto batek eta Pasaia kalera biratzera zihoan motor batek talka egin dute. Ondorioz, motorraren gidaria, 63 urteko gizona, zaurituta eraman dute ospitalera, hainbat kolperekin, froga osagarriak egiteko”, azaldu dute udaleko iturriek. Auto gidariak 40 urte ditu, eta ez dute ospitalera eraman behar izan.

