Hauteskunde orokorretarako mahaikideen zozketa egin dute
Uztailaren 23 egingo dituzte hauteskunde orokorrak Espainian, eta gaur hauteslekuetan nork egon behar duen jakiteko zozketa egin dute. Kontsulta hauteskunde egunera arte egongo da ikusgai, eta Donostiako Udalak jakinarazi duenez, hauteskunde mahaietako kideen artean hutsunerik geratuz gero, kide berriak izendatuko dira, zozketa publikoaren bidez osatutako zerrenda baten arabera.
Horrez gain, mahaietako kideen hautaketaren alegazioak Donostialdeko Hauteskunde Batzordean egin ahal izango dira (Kalkutako Teresa plaza 1, Atotxa).
Esteka honetan begiratu dezakezue hauteskunde mahaietarako zozketa.


