Harrera ona izan du Ategorrietako pala txapelketak
Txapeldunak eta txapeldunordeak. (Argazkia: Miren Rico) Maiatza bukaeran hasi eta ekainean zehar jokatu da Ategorrietako pala txapelketa. Guztira, 18 pilotarik jokatu dute auzoko frontoian. Bi taldetan, bikoteak orekatzen saiatu dira pilotarien mailaren arabera; batzuk federatuta baitaude eta beste batzuk ez, ordea. Xabier Elejalde eta Agustin Dorronsoro izan dira txapeldunak, eta Josu Etxebarria eta Xabier Rico txapeldunordeak.
Harrera ona izan du aurten ere txapelketak, antolatzaileek aitortu dutenez. Izan ere, urtero pilotari eta ikusle ugari biltzen dira frontoian. Ategorrietako Kirol Elkarteak laguntzen du txapelketa antolatzen, eta pilotalekua txikia den arren, maila oneko norgehiagokak ikusteko aukera egoten dela nabarmendu dute.

