Igarotako bidearen kronologia bat

Izurde bat igerian ibili da Kontxako badian

izurdea Kontxako badian agertu den izurdea, Ondarreta inguruan igerian. (Argazkia: '@Torpedolopez')

Astelehenean (hilak 26) Ondarretan bainatzen ari zirenek ezusteko ederra eraman zuten, izurde bat agertu baitzen Kontxako badian, eta hondartzatik gertu igerian ibili zen. Hainbat herritarrek animaliaren bideoak partekatu dituzte sare sozialetan, besteak beste, @Torpedolopez eta @kopamar Twitterreko erabiltzaileek:

Kontxako badian izurde bakarra agertu zen, baina baliteke asteburuan Getaria eta Zarautz artean ibilitako sei izurdeko taldeko kidea izatea; jarraian ikus dezakezue Twitterren @aezenarro erabiltzaileak partekatutako bideo bat, Zarautz eta Getaria artekoa.

HITZAkide HITZAkide