Urumean isurketa kutsakor bat izan dela salatu du Eguzkik
Urumea ibaiko isurketa. (Argazkia: Eguzki) Eguzki Erakunde Ekologistak salatu duenez, beste isurketa kutsakor bat gertatu da Urumea ibaian, Mundaiz zubitik gertu. Asteartean sareetan argitaratutako bideo baten bidez egin dute salaketa, eta bideo horretan ikus daitekeenez, orban handi bat zegoen uretan. Bideoa grabatu duen pertsonak, gainera, bideoan dio oso gaizki usaintzen zuela inguruan, isurketaren ondorioz. Eguzkik gogorarazi du Urumeako “enegarren” isurketa kutsakorra dela.
Isurketa berri bat Urumean. Enegarrena.
— Eguzki (@EguzkiEH) June 27, 2023
Nuevo vertido en el Urumea.@uraEJGV @DSS_Ingurumena@OrainIngurumena @Ingurumena_Eus@DonostiakoUdala pic.twitter.com/FtpqB3995v


