Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Zabaldu dute Poltsiko Antzerkirako proiektuak aurkezteko epea

poltsiko 30. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiko emanaldi bat. (Argazkia: Donostia Kultura)

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XIV. proiektu deialdia jarri du martxan Donostia Kulturak. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da, eta bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (lau emanaldi bakoitzak).

Gainera, proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Finalistak 2.500 euro jasoko ditu. Era berean, sormen proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak utziko dituzte aukeratutako antzezlanak muntatzeko.

2011n jarri zuten martxan lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko hamahiru deialdietan, 81tik gora proiektu aurkeztu dira.

Esteka honetan egin daitezke proiektuen proposamenak. 

HITZAkide HITZAkide