Harrera Sareak zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzako arropa eta bestelakoak behar ditu
(Argazkia: Hiritarron Harrera Sarea) Hiritarron Harrera Sareak zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzako materiala behar du, eta herritarren laguntza eskatu du horretarako. Zehazki, motxilak, galtzerdiak, galtzontziloak, kiroleko zapatilak (39-43 neurriak), txankletak (39-43 neurriak), galtza motz zein luzeak (S, M eta L neurriak), bainujantziak (M eta L neurriak), dutxarako zein hondartzarako toallak, biserak, igerilekuko txanoak, izarak, esterak, kanpin dendak, txandalak, gasarekin zein elektrizitatearekin funtzionatzen duten sukalde txikiak, telefono mugikorrak eta bizikletak. Arropa egoera onean eta garbi egoteko eskatu du Harrera Sareak.
Dohaintza egin nahi duenak redacogidaciudadana@gmail.com helbidera idatzi edo 662-54 09 67 zenbakira deitu dezake, Harrera Sarearekin harremanetan jartzeko. Horrez gain, Emaus fundazioaren egoitzan (Mundaiz kalea, 6) ere egin daitezke dohaintzak, hango langileei esanda materiala Harrera Sarearentzat dela. Astelehenetan, 16:15etik 20:00etara irekitzen dute, eta gainontzeko egunetan 10:00etatik 20:00etara.
Bestalde, ekarpen ekonomikoak egiteko honako kontu korrontera egin daiteke transferentzia: KUTXABANK ES44 2095 5013 7091 1957 7666, edo Bizum bidez, 00980 zenbakira.

