Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Zorua birgaitzeko lanak egingo dituzte 27 Industrialdearen eta Martuteneko biribilgunearen artean

Martutene_auzoa Martuteneko behin-behineko biribilgunea. Joseba Parron

GI-40 errepidean zoruaren egitura birgaitzeko lanak direla eta, uztailaren 5etik 6ra arte hainbat aldaketa izango dira zirkulazioan, 22:00etatik 06:00etara.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, debekatuta egongo da ibilgailuek zirkulatzea lanek eragindako erreietan, Martutene noranzkoan, 27 Industrialdea eta Martutene biribilguneen artean. Hala, GI-40 errepidetik noranzko horretan zirkulatzen duten gidariek, behin-behinekoz, ezarritako noranzkoaren kontrako erreitik zirkulatuko dute, Martutene biribilgunearekin topo egin arte. Biribilgune horretan, berriz ere zirkulazioaren antolamendu normalera itzuliko dira, lanek eragindako tartea gainditu ondoren. 27 Industrialdearen noranzkoan, Martutene ingurutik datozen gidariek galtzada mantenduko dute soilik errail moteletik zirkulatuz.

Jarduketa honek Antzieta Pasealekuaren (Txomiñene), Martuteneren eta Loiolaren sarbidea moztea dakar. Leku horietara sartzeko, 27 Industrialdeko biribilgunetik Sarrueta pasealekura zuzenduko dira, eta Martutene pasealekuko zubia gurutzatuz eta Martutene pasealekua jarraituz Antzieta Pasealekuko biribilgunera, Martutenera eta Loiolara helduko dira.

HITZAkide HITZAkide