Gotzon Huegunek basoarekin duen harremana islatzen duen erakusketa
Gotzon Huegun eskultore donostiarrak Arbasoak erakusketa inauguratuko du bihar, Erdialdeko Zaragoza Plaza hoteleko galerian. Orotara, hamasei artelan egongo dira ikusgai, eta gizakiak naturarekin duen lotura dute oinarri. Zehazki, Huegunek basoarekin duen harremana islatzen da obra horietan.
“Basoa oso lotuta dago nire bizitzarekin, haurtzarotik heldutasunera arte”, dio artistak. Bisitariek eskultoreak azken hamarkadan zurarekin egindako lan esperimentalaren emaitza ikusi ahal izango dute. Erakusketa irailaren 30era bitarte bisitatzeko aukera egongo da.