Nondik norakoa
Frantziako Tourra, Donostian. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Frantziako Tourra badator eta badoa. Donostiara 31 urteren ondoren itzuli zen hilaren 2an, eta Zurriolako hiribidean bukatu zen bigarren etapa. Hilaren 3an ere hiriko hainbat kale zeharkatu zituzten ziklistek. Esaterako, bi egunetan Nafarroa hiribidetik pasatu ziren, baina errepidearen noranzkoa aldatuta. Izan ere, ez du axola Tourra nondik datorren eta nora doan. Parisera iristea du jomuga, eta haraino egin ohi duen bidea oztoporik gabekoa izaten da. Aldiz, Tourrak bizitzen duten eta kaltetuak sentitzen diren herritarren arteko talka azaleratzen du. Beraz, utzitakoaren parekoa da eramaten duena?

