Zubietako espetxea urte bukaerarako eraikiko dutela iragarri du Denis Itxasok

Zubietako_kartzela Zubietako Eskusaitzeta industrialdean eraikitzen ari dira Norte III kartzela. Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritza

2021eko iraila bukaeran hasi ziren Zubietako Norte III espetxea eraikitzen, eta lanak “erritmo onean” doazela adierazi du Denis Itxasok, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak. Urtea bukatu aurretik kartzela eraikita egongo dela iragarri du. Ondoren, beste sei hilabete beharko dituzte espetxea hornitzeko eta Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko. Atzerapenak atzerapen, kartzela 2024. urtean irekitzea aurreikusten dute.

Zubietako espetxeak Martutenekoa ordezkatuko du. 38 milioi euroko aurrekontua du, eta 36.000 metro koadro izango ditu. Eskusaitzetako 28 hektareako lursailean eraikitzen ari dira, erraustegitik gertu. 234 zelda izango ditu –emakumeentzako modulu bat izango du 25 zeldakoa–, eta 500 presorentzako edukiera. Era berean, gizarteratzeko zentro bat izango du, 52 gelakoa.

HITZAkide HITZAkide