Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Pentsiodunak kalera aterako dira larunbat honetan

Pentsiodunak Manifestazioa 12:00etan irtengo da Alderdi Ederretik. (Argazkia: Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua)

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorren harira, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioak iragarri ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, tartean larunbat honetan Donostian. Manifestazioa 12:00etan irtengo da Alderdi Ederretik, eta mugimendutik mobilizatzeko deia egin dute “pentsioen murrizketaren alde egiten dutenek berriro egin ez dezaten eta gure aldarrikapenak behingoz egi bihur daitezen eskatzeko”.

Hori dela eta, hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politikoei “konpromiso argia eta publikoa” eskatzen diete, honako aldarrikapenekin bat egin dezaten: gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta genero arrakalarekin bukatzea, urteko konpentsazio ordainsaria berreskuratzea, alargun pentsioa %100era iristea, 40 urte kotizatuta dituzten erretiro aurreratuen koefiziente murriztaileak indargabetzea, eta 2011 eta 2021eko pentsioen erreformaren murrizketak indargabetzea.

HITZAkide HITZAkide