Igarotako bidearen kronologia bat

Abian da gauez Pasealeku Berrian aparkatzeko debekua

Bihar, 08:00etatik eguna amaitu arte alerta laranja izango da olatuen ondorioz. (Argazkia: Beñat Parra) Pasealeku Berria. (Argazkia: Beñat Parra)

Uztailaren erdialdean Saguesen egin zuten moduan, gaur gauean (hilak 1) jarriko dute funtzionamenduan Pasealeku Berrian gauez aparkatzeko debekua, egoiliarrak ez direnentzat. Joan den astean bukatu zituzten eremu horretako seinalizazio lanak, eta gaur jarriko dute indarrean araua.

Udalak azaldu duenez, astebetez kanpaina informatiboa egingo dute mugikortasun agenteek, araua hausten dutenei ohartaraziz, baina isunik jarri gabe. Ordea, hurrengo asteartean (hilak 8), isunak jartzen hasiko dira.

Udalak gauez itsasertzean aparkatzeko debekua ezarri nahi du hiriko zenbait gunetan, eta horietako lehenak izan dira Sagues eta Pasealeku Berria. Ondoren etorriko dira Zurriola eta Ondarreta inguruak; hain zuzen ere, aste honetan hasiko dira Eduardo Txillida pasealekuko seinalizazio lanekin, eta horiek bukatzean hasiko dira Satrustegi eta Zurriola hiribideetakoekin. Leku guztietan neurria martxan jartzen denean, 502 aparkalekuri eragingo die.

HITZAkide HITZAkide