Loiolako Erriberako dorreen proiektuaren aurka mobilizatu dira
Erriberak Martxan auzo elkarteak antolatuta, hainbat herritar elkarretaratu ziren asteartean auzoan. (Argazkia: Erriberak Martxan) Erriberak Martxan auzo elkarteak antolatuta, elkarretaratzea egingo zuten asteartean (hilak 1), Loiolako Erriberako Sahatsa eremuan eraiki nahi dituzten dorreen proiektuaren aurka. Hainbat lagun batu ziren, Dorrerik ez, auzoa bai lelopean.
Eusko Jaurlaritzak eremu horretan eraiki nahi dituen hamazazpi eta hamahiru solairuko bi dorre horien aurka daudela adierazteko egin zuten elkarretaratzea. Sahatsa eremua dorreak eraikitzeko “txikiegia” dela uste dute hainbat bizilagunek, eta ondoan dagoen errepideko soinua “jasanezina” dela diote. Gainera, auzoak bestelako beharrak dituela deritzote.


