Topoaren saihesbideko instalazio elektrikoen lanak lizitatu dituzte
Euskal Trenbide Sareak (ETS) Lugaritz eta Easo artean doan topoaren saihesbideko instalazio elektrikoen eta ekipoen lizitazioa onartu du. Proiektuak 15.453.197 euroko aurrekontua izango du, eta 22 hilabeteren buruan amaitu beharko da.
Proiektuaren barruan daude sareko eta konpainiako hartune elektrikoak, tuneleko instalazioak, geltokiak eta larrialdietako irteerak, eta energia sistemaren kontrola eta komunikazioak egitea, besteak beste. Era berean, Lugaritzeko geltokiari ere hainbat aldaketa egitea aurreikusten da. Saihesbidearen gainegitura egiteko lanak pasa den hilabetean esleitu zituen ETSk, beste 15 milioi euroren truke.