Pasealeku Berria itxita dago ibilgailuentzat, denboralearengatik
Salamanca pasealekua. Olatu handiak daude iragarrita gaurko (hilak 3) egun guztirako, eta, hori dela eta, udalak Pasealeku Berria itxi du ibilgailuentzat. Gauerdian itxi dute, eta 20:00ak arte egongo da itxita. Oinezkoak ibili daitezke eremu horretatik, baina “kontuz”, udaleko iturriek azaldu dutenez.
Era berean, asteazkenean iragarri zuten gabarroiak kendu egingo zituztela olatuengatik, eta Santa Klara uharteko joan-etorriak bertan behera utziko zituztela. Aurreikuspenen arabera, ostiralean berrezarriko dute irlako itsasontziaren zerbitzua eta gabarroiak ere berriz jarriko dituzte.

