Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Hamarnaka karabela portuges txiki jaso dituzte Kontxan

Goizean bandera gorria jarri dute karabelengatik, baina eguerditik horia dago jarrita berriz ere.

karabela FCC enpresako langile batek karabela portuges txikietako bat jaso duen unea. (Argazkia: Donostiako PSE-EE)

Azken egunotan Donostia eta euskal kostalde guztia jo duen Patricia denboraleak karabela portuges ugari ekarri ditu. Oraingoan, ordea, gehienak tamaina txikikoak izan dira, gozoki baten tamainakoak; udaleko iturriek azaldu dutenez, hamarnaka jaso dituzte Kontxan; 100 inguru. Txikiak izanda, zailagoa da ikustea, baina horiek ere ziztatzen dute.

Hain zuzen ere, 14 urteko neska batek karabela portuges baten ziztada pairatu du Kontxan goizean –besoak eta aurpegia ziztatu dizkio–, eta, ondorioz, bandera gorria jarri dute. Izan ere, gogoratu behar da udalak berriki onartutako protokoloaren arabera, ziztada bat erregistratzen denean, bainua debekatzen da. Hala ere, eguerdirako horia zegoen jarrita berriz ere Kontxan.

HITZAkide HITZAkide