Daniel Kalparsoro donostiarraren hurrengo filmaren aurrerapena ikusgai dago
'Todos los nombre de dios' filmaren trailerreko fotograma bat. Daniel Kalparsoro zinemagile donostiarrak prest du bere hurrengo filma: Todos los nombre de Dios. Hain zuzen ere, trailerra aurkeztu berri dute, eta filma irailaren 15ean estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Luis Tosar eta Inma Cuesta aktoreek gorpuztu dituzte filmeko pertsonaia nagusiak, eta Nourdin Batan, Roberto Enriquez, Antonio Buil, Patricia Vico, Lucas Nabor, Joan Sole eta Fernando Cayo aktoreek ere parte hartu dute. Gemma Venturak idatzi du gidoia, Kalparsororen gidaritzapean.
Hona sinopsia: atentatu baten ondoren, Santi bahitu gisa hartuko du Hamzak, bizirik atera den terrorista bakarrak. Ustekabeko biraketa batek paperak trukatuko ditu, ordea, eta Santi giza bonba bilakatuko da Madrilgo Kale Nagusian, lehergailuz betetako txaleko batekin. Inteligentzia eta larrialdi zerbitzuek eta komunikabideek indarrak batuko dituzte haren bizia salbatzeko, ustekabeko ondorioak dituzten hedabideen trataera informatibo lazgarriaren mehatxupean.
Bartzelonan jaio bazen ere (1968), hilabete batzuk baino ez zituela etorri zen Donostiara bizitzera Kalparsoro. Ibilbide luzeko zinemagilea da, 1995ean estreinatu baitzuen bere lehenengo filma (Salto al vacio); ordutik, hainbat film eta telesail zuzendu ditu.
Jarraian, filmaren trailerra:

