Trafikoa hainbat tokitan itxiko dute Aste Nagusian zehar
Aste Nagusiaren ondorioz, udalak hainbat trafiko mozketa egingo ditu. Mozketa horiek Erdialdean izango dute eragin gehien, bertan egiten baitira festetako jarduera gehienak. Hala, abuztuaren 13an, 14an, 15ean, 17an, 18an eta 19an 18:30etik 01:30era itxiko dute Bulebarra, hilaren 12an 17:00etatik aurrera eta 16an 15:00etatik aurrera.
Gainera, trafikoa itxita dagoen bitartean ez da taxi zerbitzurik egongo Bulebarreko geltokian, eta bertako aparkalekurako sartu-irtena Bretxatik egin beharko da. Alderdi Ederreko aparkalekuan ere sarbidea mugatua egongo da 22:00etatik 01:30era, eta 22:00etatik 00:00etara ezingo da bertatik atera abuztuaren 12tik 19ra.
Horrez gain, Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat abuztuaren 24ra arte, atrakzioak direla eta. Sagues ere itxita egongo da abuzturen 11tik 19ra, egoiliarrentzat eta baimendutako ibilgailuentzat izan ezik. Bestalde, Matia kalean, Antiguan, mozketak egongo dira abuztuaren 15ean eta 17 arratsaldean.
Dbus konpainiak autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Aste Nagusiak iraun bitartean.