Paellak prestatzen aritu dira su geldoan
Euria egin arren, paella txapelketa antolatu dute seigarrenez Katalunia plazan, eta trikitilarien laguntzaz plater goxo-goxoak prestatzen aritu dira. Arroza prestatzea erraza dela ematen duen arren, denborak eta kantitateak errespetatzea ezinbestekoa da paella on bat prestatzeko. Horretan ibili dira parte hartzaileak paella ontziari arreta kendu gabe. Groseko auzoan ere, Aste Nagusia nabaria da, eta txapelketa gastronomikoaz gain, artisau azoka eta puzgarriak jarri dituzte.
Helduak paella prestatzen dabiltzan bitartean, haurrak arrozak probatzeko denbora egiten ari dira. Denak prest egotean paellak dastatzeko momentua helduko da, eta mahai bakoitzak epaimahaikoen aurrean, bere arroza aurkeztu beharko du. Epaimahaikoek hainbat ezaugarri hartuko dituzte kontuan, alegia, arrozaren puntua, usaimena, dastamena, eta itxurari ere garrantzia emango diote, paellaren simetriari. Orain, falta dena zera da: paella txapelketaren irabazlea nor izango den jakitea.
Jarraian, paella txapelketaren irudi galeria: