Kieran Tierneyk Realean jokatuko du
Kieran Tierney, Realeko kamisetarekin. (Argazkia: Reala) Realak akordioa itxi du Arsenalekin, Kieran Tierneyk (Man uhartea, Eskozia, 1997) klub txuri-urdinean utzita jokatu dezan 2023-2024ko denboraldian. Ezker hegaleko atzelaria da Tierney, Premier League ligan 90 partidatik gora jokatu ditu eta Eskoziako selekzioarekin jokatu ohi du. Erosketa aukerarik gabe dator Realera Tierney.
Realak aurten Txapeldunen Liga jokatuko du, eta hori “erakargarria” dela nabarmendu du Tierneyk. Horrela, pozik agertu da elastiko txuri-urdina janztekoarekin: “Aldaketa bat da niretzat, baina desiratzen nengoen. Erronkak maite ditut eta oso pozik nago hemen egoteaz”.

