Manteo eta Zemoria parkeen aldeko martxa antolatu dute bihar
Abuztuaren 10ean egin zuten azken protesta. (Argazkia: Eguzki) Uliako auzo elkarteak martxa bat antolatu du bihar, hilak 29, Manteo eta Zemoria parkeen defentsan. Zu gabe, parkeak kentzen dizkigute lelopean, protesta 19:30ean abiatuko da Okendo Kultur Etxetik, eta udaletxerainoko bidea egingo du. Martxaren helburua udalak bertan eraiki asmo duen Gastronomy Open Ecosystem (GOe) proiektuak eragingo duen berdeguneen “suntsiketaren aurka” borrokatzea da. Herritarrei txilibituarekin bertaratzeko deia egin diete.
Gogoratu behar da uztail bukaeran EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegiak onartu egin zuela Uliako auzo elkarteak aurkeztutako errekurtsoa, Donostiako Udalak onartutako Plan Bereziaren aurkakoa.

