Hildako 50 karabela portugesa batu dituzte
Karabela portugesak, artxiboko irudi batean. Donostiako Udala Karabela portugesak uretatik jasotzen dituen ontzia itsasora itzuli da gaur, eta orotara, 50 karabela atera ditu Donostian. Kontxatik hogei karabela portugesa atera dituzte, eta Zurriolatik 30. Udaleko iturriek azaldu dutenez, atzoko itsaso txarrarengatik pilatu dira hainbeste, eta atzo ontzia itsasora atera ez zenez, gaur jaso dituzte atzo iritsitakoak ere.
Bestalde, eguerdi partean udaleko iturriek azaldu dutenez, ziztatu ohi duten marmokak ere azaldu dira badian. Bederatzi jaso dituzte Kontxako erlojuen zonan eta lau Eguzkiren inguruan; era berean, bandera horia eta marmoken bandera zuria jarri dituzte Kontxan. Jende gutxi dago hondartzan, eta momentuz ez da ziztadarik erregistratu.


