Antiguako Pilota Txapelketako finalak atzeratu dituzte
Finalak asteazkenean jokatuko dira azkenean. (Argazkia: Antiguako Pilotazaleok) Larunbat honetan ziren jokatzekoak 75. Antiguako Pilota Txapelketako finalak. Egun horretan botatako euri jasek, ordea, partidak atzeratzea eragin zuten. Izan ere, kantxan eta kontrakantxan putzu handiak sortu ziren, eta baldintza horietan jokatzea “ezinezkoa” zela adierazi dute antolatzaileek.
Hori dela eta, finalak asteazken honetan jokatu dira, hilak 6an, 18:00etatik aurrera. Honako bikoteak arituko dira txapela eskuratzeko lehian:
- Emakumezkoak: Garai-Capellan eta Arrizabalaga-Galeano
- Gizonezko promesak: Apezetxea-Landa eta Egiguren-Bernaola
- Gizonezko seniorrak: Amiano-Apezetxea eta Fernandez-Oliden

