Star Warseko tropa inperialak, haur minbiziaren kontra
Aurten ere, Star Warseko tropa inperialek Donostia hartuko dute. Ez da Fantasiazko astea, ez eta nazioarteko komiki azoka bat; azken urteotan tradizioa bihurtzen ari den eran, haur minbiziaren kontrako kanpaina da honakoa, The Pink Force taldeak sustatuta.Tropa inperialek Kontxako hondartzan lehorreratzea egingo dute irailaren 23an, larunbata, 18:00etan.
Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu dute haur minbiziaren kontzientziazioaren hilabetea, Aspanogi elkarteko ordezkariekin eta Maite Peña diputatuarekin.
Haurren minbiziak 30 gaixotasun kasu berri eragiten ditu urtean Gipuzkoan, eta 100 eta 150 artean EAEn, aurkezpenean esan denez. Leuzemia da minbizi pediatrikorik ohikoena, eta haren atzetik daude nerbio sistema zentraleko tumoreak, hozi tumoreak, gibela, giltzurruna, begia eta hezur tumoreak. Azaldu dutenez, berri ona da biziraupena kasuen %80tik gorakoa dela eta diagnostiko goiztiarrari esker hobetzen ari dela.