Igarotako bidearen kronologia bat

Donostiako Gamazadari buruzko ikerketa historikoaren emaitzak aurkeztuko dituzte hurrengo astean

Gamazada_Donostian_130_urt Gamazada Donostian Herri Ekimenak Bulebarreko kioskoan jarritako plaka. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Gamazada Donostian Herri Ekimenak hitzaldi bat antolatu du hurrengo asteko astearterako, duela 130 urte Praxedes Mateo Sagasta Espainiako gobernuburuaren aurka hirian altxatutako mutinari buruzkoa. Zehazki, Iñaki Egaña historialariak gidatutako gertakari horren inguruko ikerketa historikoaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Hilaren 19an izango da hitzaldia, 19:30ean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan (San Jeronimo kalean dago sarrera). Egañak berak emango du hitzaldia.

Abuztuaren 27an 130 bete ziren Gamazada herri altxamendua Donostiara iritsi zenetik. Zenbait herritarrek Gernikako Arbola abestu nahi zuten Bulebarreko kioskoan, baina debekatu egin zieten. Horrela, giroa berotu zen, eta Sagastaren aurkako mutina piztu zen hirian, Espainiako gobernuburua Londres hotelean baitzegoen. Istiluak izan ziren, eta duela gutxi arte, pentsatzen zen hiru herritar hil zituela guardia zibilak. Ordea, aipatu ikerketari esker, ondorioztatu dute gutxienez sei izan zirela hildakoak. Herri ekimenak azaldu duenez, “datu gehiago” dituzte orain, eta horien berri emango du Egañak hitzaldian.

Urteurrenaren harira, herri ekimenak hildakoak omendu zituen Bulebarreko kioskoan abuztuaren 27an, eta hedabide honek erreportaje mamitsua argitaratu zuen duela bi aste.

gamazada

HITZAkide HITZAkide