Fantasiazko zinema japoniarraren ikonoak ikusteko aukera Okendo Kultur Etxean
Okendo Kultur Etxeak erakusketa berri bat zabalduko du bihar, hilak 14: Fantasiazko zinema japoniarraren ikonoak – Aguilar-Haraguchi bilduma. Izenburuak iradokitzen duen moduan, genero horretako hainbat elementu grafiko egongo dira ikusgai.
Daniel Aguilar idazle eta zinema japoniarrean adituak eta Tomoo Haraguchi zinemagile eta makillaje efektu berezien teknikariak sortu dute bilduma, eta, besteak beste, posterrek, prentsa gidek, argazkiek eta publizitateko materialek osatzen dute. Haraguchik berak fantasiazko izakien sorkuntzan egindako lanaren laginak ere ikusi ahalko dira.
Urriaren 16an, 19:30ean, Kaidan. Strange Stories of Japanese Ghosts (2023) dokumentala proiektatuko da. Erakusketa 34. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean antolatu da —urriaren 27tik azaroaren 3ra izango da—. Hori dela eta, urriaren 29an eta azaroaren 1ean kultur etxea irekita egongo da, jaiegunak izanda ere. Erakusketa azaroaren 4ra arte egongo da ikusgai.