«Ura, ura, ura!», Egiako haurrek hasi dituzte Porrontxoak!

Egiako haurren jaitsiera ospatu dute ostegun arratsaldean arratsaldean, giro ezin hobean, Porrontxo jaiei hasiera emanez. Auzoko haurren urteko egun berezienetako bat da honakoa, bizilagunei balkoietatik ura botatzeko eskatzen diete txarangaz eta buruhandiez lagunduta.
Ostean, Plaza Haundin, Ongi Etorri Eskolarak antolatuta, Holi Festa egin dute, Indian ezaguna den tradizioarekin, haurrak kolorez blaituz.


































