Gorpu bat agertu da Kontxako hondartzan
Udaltzaingoa gertakaria ikertzen ari da. (Argazkia: Donostiako Udala) Gaur goizean (hilak 15) gorpu bat agertu da Kontxako hondartzan. Udal iturriek azaldu dutenez, 08:00ak aldera 41 urteko gizon baten gorpua topatu du garbitzaile batek. Udaltzaingoa hondartzara bertaratu da, eta ikerketa abiatu du gertaeraren arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen argitzeko. Gizona irlandarra da, eta hildakoaren lagun batzuek jada identifikatu dute.
10:30ean iritsi da epailea hondartzara, eta gorpua autopsia egitera eraman dute. Lehen balorazio batean, eta autopsiak esaten duenaren zain, gorpuak ez du bortizkeria zantzurik.


