Zauritutako sai arre bat erreskatatu dute Amaran
Zaurituta zegoen sai arre bat erreskatatu dute gaur eguerdian udaltzainek Amaran, Anoeta futbol zelaiaren pareko biribilgunean. Oinezko batzuk jabetu dira sai arrea bertan zegoela, eta Ertzaintzari deitu diote. Udaltzaingoak ere bertaratu dira, eta hegaztiak hanka bat hautsita zuela ohartu direnean, Morlansko komisariara eraman dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainak animaliaren kargu egin arte edukiko dute bertan, eta basozainek Urnietako Basabizi zentrora eramango dute, bertan sendatzeko eta berriro aske uzteko.
Uztailaren amaieran, Herrerako balkoi batean harrapatuta geratu zen beste sai arre bat erreskatatu zuten.