Egur taila ikastaroa antolatu du Uliako Auzo Elkarteak
Beste urte batez, eskolak ematen hasiko dira irailaren 20an.
![Egur taila](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2021/09/egur-taila.jpg)
Aurreko urteetan egin duten moduan, aurten ere egur taila eskolak emango dituzte Ategorrieta Hiribideko 67 zenbakian. Ikastaroa irailaren 20an hasiko da, arratsaldeko 16:00etan, eta parte hartu nahi duen orok, lehendabiziko egunean bertaratu edo asociaciondevecinosdeulia@gmail.com helbide elektronikoan eman beharko du izena.
Aurten, ikastaroaz gain, erakusketa antolatu dute leku berean, Karate-do saito bildumako lan berriak aurkezteko. Erakusketa, gaurtik aurrera egongo da erakusgai, goizeko 9:00etatik, arratsaldeko 18:00ak bitarte, larunbatetan izan ezik.