Primeran plataforma Donostian aurkeztuko dute ostegunean
Gladys Enean 'El Vasco' filma proiektatuko dute, 20:30etik aurrera.

Primeran streaming plataforma pasa den ostiraletik martxan badago ere, EITBk plataforma berriaren aurkezpen ofiziala egingo du ostegun honetan, hilak 21. Aurkezpen ekitaldi ofiziala 19:00etan izango da, Tabakaleran. Besteak beste, ikus-entzunezkoen sektoreko, kulturaren munduko, politikako eta euskal gizarteko ordezkariak izango dira bertan.
Ondoren, 20:30ean, El Vasco filma proiektatuko da Gladys Enea parkean. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte, eta bertaratzen direnei kuxin bat oparituko zaie. Emanaldiaren ondoren, drone bidezko argi ikuskizun bat ikusi ahal izango da parkean bertan.
Euskara eta euskal edukiak bermatu eta denentzat eskuragarri jarriko dituen plataforma digitala izateko helburua du Primeranek.