Bera Berari harrera egin dio udalak
Udalak harrera instituzionala egin dio astelehen honetan Bera Bera eskubaloi taldeari, irailaren 9an Iberiar Superkopa irabazi ondoren. Lehen aldiz antolatu dute txapelketa, Donostian. Eneko Goia alkateak lorpenarengatik zoriondu ditu jokalariak eta talde teknikoa, eta Alba Menendez kapitainari eta Imanol Alvarez entrenatzaileari oroigarri bat eman zien.