Gabonetako argiak instalatzeko prozesua hasi du udalak
Eraikinetan, fatxadetan eta bide publikoko elementuetan euskarriak eta hainbat elementu jartzen hasi da udala, aurtengo Gabonetako argiztapena instalatzeko.
Marisol Garmendia Ekonomia eta Enplegu zinegotziak adierazi duenez, “Gabonetako kanpaina prestatzen hasi gara, eta aurten ere energia eraginkortasunaren, jasangarritasunaren eta elkartasunaren parametroekin jarraituko dugu, betiere erakargarritasunik galdu gabe. Donostiak Gabonetako Europako Hiriburu titulua jaso zuen iazko bideari jarraituko dio”.
Lehenengo fasea, lokailuei eta kableatuei dagokiena, irailaren 6an hasi zen, eta urriaren lehen astean amaitzea aurreikusten da. Ordutik aurrera, muntaiaren bigarren fasea hasiko da, Donostia osoan motibo eta apaingarri desberdinak jarriz. Lan hori azaroaren bigarren hamabostaldira arte luzatuko da, eta dena prest utziko da Gabonetako argiak pizteko, abenduaren 1ean, ostirala.