Santomasetan postua jartzeko eskaerak, gaurtik aurrera
Abenduaren 21ean, hiriko hainbat zonatan, txistorra eta bestelako produktuak saltzeko ezartzen diren postuen lehiaketan izena emateko epea ireki du Donostiako Udalak. Eskaerak bidaltzeko aurreinskripzio inprimakia jarri du eskuragarri eta urriaren 31ko gauerdia baino lehen bidali beharko da.
Udalak zehazten den moduan, txistorra saltzeko postua jartzeko baimena eska dezakete Donostian egoitza duten mota guztietako aisialdi elkarteek, herri erakundeek, kirol elkarteek eta hezkuntza zentroek, betiere, oinarrietan eskatzen dena betetzen badute.
Orotara, 40 postu jarriko dira Plaza Berrian eta erdiguneko beste leku batzuetan, eta horien esleipena eta kokapena, azaroaren 16an 13:00etan banatuko da, Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan egingo den zozketaren bitartez. Zozkatutakoaren %75 hezkuntza zentro artean banatuko da, eta gainerako %25 elkarteei egokituko zaie, betiere esleitzeko dagoen kopurua gainditzen bada. Hala ez balitz, zuzenean egokituko zaie postua, eta gainerakoak ikastetxe eta elkarteen artean banatuko dira.