Bulebarreko aparkalekuko igogailuak aldatuko dituzte
Bulebarreko aparkalekuko sarrera bat. (Argazkia: Malen Aldalur) Bulebarreko lur azpiko aparkalekuko igogailuak aldatuko ditu Empark enpresa kudeatzaileak, hainbat erabiltzaileren kexak publiko egin ostean. Hain zuzen ere, aparkaleku horretako lur azpiko laugarren solairuko zenbait erabiltzailek jakinarazi zuten denbora daramatela udalari igogailuen funtzionamenduaren inguruko kexak helarazten, sarritan matxuratzen direlako.
Aparkalekua publikoa da berez, baina Empark enpresa pribatuak dauka kudeaketaren adjudikazioa. Horrela, enpresak komunikatu batean onartu egin ditu matxurak, eta esan du igogailuak zaharrak direlako beroak makinarian eragiten duelako gertatzen direla matxurok. Horrela, erabiltzaileei barkamena eskatu die, eta igogailuak aldatuko dituztela nabarmendu du.


