Hilaren 27an emango dute San Sebastian-Gipuzkoa Film Comission saria
2021eko San Sebastian-Gipuzkoa Film Comission Sariaren banaketa, Kursaalean. Datorren asteazkenean, irailaren 27an, XII. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission Saria banatuko da, 11:30ean, Maria Cristina hotelean. Epaimahaikideak (Maialen Beloki, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendariordea, Marta Nieto zinema zuzendaria eta Yon Gonzalez aktorea) eta film irabazlearen ordezkariak izango dira bertan.
Honakoak dira finalera iritsi diren filmak: 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola), Creatura (Elena Martin Gimeno), Els encantats (Elena Trape), Las chicas estan bien (Itsaso Arana) eta Sica (Carla Subirana).

